Pasa den larunbatean, azaroak 30, 17 pertsona animatu ginen Zarauzko gerriko berde urdina ezagutzera, eta horretarako, eguraldi ederraren laguntzaz, hondartzara jaitsi ginen, baserrietako errepideetan barrena Santa Barbararaino eta erromatar galtzadaraino eramango gintuen ibilbide polit hau hasteko, eta hondartzan bertan amaitu genuen. Gauez, Orereta ikastolako Añabitarte baserrira joan ginen, eta handik, frontalak piztuta, Bizarainera igo ginen, Enrique Sanchezek teleskopioa jarri zuen bitartean. Menditik jaitsi eta izarrak ikusteko aukera izan genuen… Jupiter, Vega, Neguko triangelua…. Zenbat gauza ikasi eta ikusi genituen! Ikasgaiaren ondoren, bertan geunden 15 lagunok baserriaren babesean egindako afariaz gozatu genuen.
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720322287695/