Gaur Arabako birako 21. etapa burutu dugu Uretatik Okondora 38 partehartzailerekin. Fundamentu gabeko 4 tanta izan ditugu. Eta ibilbidea pinudi eta pista artekoa, ezin esan ederra zenik, baina ohikoa baino laburragoa. 9:20ean irten gara Ureta bidegurutzetik. Suebaki edo pista aldapatsuetatik Idubaltza mendia igo dugu lehenik. Ondorengo lepoan hamaiketakoa egin eta Beraskola mendia igo dugu, hau aurrekoa baino panoramikoagoa. Moto bide hondatuetak behera eta gero normalagoetatik Okondon amaitu dugu 13:30ean. Abenduko irteeretan ohi bezala, txistorra pintxoa jatera Laudioko Karrika jatetxera joan gara, guk ekarritako janariaz ere hemen bazkalduz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720322565760
- Argazki emanaldia: “Sinfonía de colores en Río Tinto”. Urdaburuko ekitaldiak
- Urdaburu Mendizale Elkarteko Gabonetako saskiaren zozketa