Apirilaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Mikel Rodríguez argazkilariak “Arabako Bira” izeneko argazki emanaldia emango du (gure elkarteak 2023ko otsailetik iazko abendura arte egin zuen proiektua).
Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
