Oarsoaldeko birako 4. etapa burutu dugu Pikoketatik Exkaxera

Gaur larunbata Oarsoaldeko birako 4. etapa egin dugu Pikoketatik Exkaxera, 72 partehartzailerekin. Eguraldi lainotsu eta tristea izan dugu, bistarik gabea, ibilbide ia osoan. Pikoketatik irten eta berehala Elurretxera heldu gara. Aiako Harriaren magaletik Aritxulegira heldu gara, bertan hamaiketakoa eginez. Hemendik Errenga, Bianditz eta Galtzarrieta mendiak igo ditugu eta Burnaiztegi lepoan Artikutzan sartuz Exkaxen amaitu dugu.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720333161886