Bodega 2026 – Hermanos Peciña (San Vicente de la Sonsierra)

Datorren ekainaren 6rako, bodega batera bisita gidatua eta bazkaria antolatu ditugu. Aurretik, mendi buelta bat egingo dugu, Herrerako gainatik San Vicente de la Sonsierrara, 3 ordu ingurukoa (10 km inguru).

Irteera 07:00etan izango da Zumardiko bus geltokitik (Panier), hala ere, nahi duenak autobusa hartu ahal izango du Aritzetan 07:15ean. Autobusez Herrerako gainara joango gara eta mendi buelta egin ondoren, Hermanos Peciña bodegan (San Vicente de la Sonsierra) bisita egingo dugu dastaketa eta aperitiboa barne. Gero, Bastidako (Araba) Alai jatetxean bazkalduko dugu.

Irteeraren prezioa 60 eurokoa izango da, eta busean ordainduko da. Bazkideek lehantasuna izango dute. 

Izena emateko idazkaritzara jo dezakezue astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943527879 telefonora deituz, egun eta ordu berean, edo honako formulario honen bidez:

Izen ematea