Oarsoaldeko birako 5. etapa burutu dugu Exkaxetik Añarbe presara

Gaur larunbata Oarsoaldeko birako 5. etapa egin dugu Exkaxetik Añarbe presara, 41 partehartzailerekin. Eguraldi freskoa eta kaskarra izan dugu, hainbatetan zaparradak bota dituelarik. Exkaxetik irten eta aurreikusitako zati bat aldatu dugu, azken egunetako euriekin, Añarberen Burugorri ibaiadarra saltotzeko zailtasuna aurreikusirik. Honela Berdabio ermita eta zentraletik pasa gabe, dena Gipuzkoa aldeko pistetaik, Okillegi zentraleko zubian igaro dugu Añarbe ibai, han hamaiketakoa eginez. Nafar ertzetik aurrera Urraide lepora heldu gara eta kanaletik Añarbeko presaren paretera. Hemendik behera Arranbideko benta izandako alboan amaitu dugu, Urumea eta Añarbe ibaiek bat egiten duten puntuan.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720333682622