Gure mendi martxa ospatu genituen

Pasa den maiatzaren 24 igandean mendi martxak ospatu ziren, aurten ere 2 ibilbide: Luzea (46 km) eta motza (20 km); eta aurreko aldietako ibilbide berberak: Oiartzun ibaiaren Arroari Bira eta Jaikibel ingurutik txangoa. Eguraldi beroa tokatu zen. Agian honen ondorioz martxa luzera etorri gabeko eta bukatu gabekoen kopuru esanguratsua izan zen. Denera 119 pertsona irten ziren, 66 gizon eta 53 emakume; 55 ibilbide luzean eta 64 laburrean, 107k bukatu zutelarik. Erretiratutakoak 12 izan ziren, 9 luzean eta 3 laburrean. 2024ko martxekin alderatuz, antzeko partehartzea izan da baina lehen aldiz laburrak luzea gainditu du. Gizon eta emakume arteko diferentzia ere gutxitu da. Partehartzaileen jatorrian ere aldaketak eman dira. Gehienak Donostiakoak izan dira (17), gero Oiartzungoak (12) eta 3. lekuan Errenteriakoak (12). Gehienak gertuko herrietakoak dira, urrun samarretatik etorritakoak gutxituz. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu antolakuntza lanetan lagundu duzuen bazkideei.
ARGAZKIAK:https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720333885688
Jarraian estadistikak:
A continuación las estadísticas: https://onedrive.live.com/edit?cid=c7432af8bbf5bf78&id=C7432AF8BBF5BF78!sac0f67267b3744d0952b04f82ccdb88d&resid=C7432AF8BBF5BF78!sac0f67267b3744d0952b04f82ccdb88d&ithint=file%2Cdocx&embed=1&migratedtospo=true&redeem=aHR0cHM6Ly8xZHJ2Lm1zL3cvYy9jNzQzMmFmOGJiZjViZjc4L0lRUW1ady1zTjN2UVJKVXJCUGdzemJpTkFSb1diYmFEMWNDVjFadjR2Z2pNM0xR&wdo=2