Ipar martxako irteera: Abenduak 12

Abenduaren 12an goizean, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

TOPAGUNEA: 8:00etan Errenteriako tren geltokian (Trena 8:09an aterako da) edo 8:40ean Andoaingo erdiguneko geltokian. 

IBILBIDEA: Andoain – Urnieta – Hernani, 12 kmko ibilbidea, laua izango da.Behin Hernanin, Zikuñagako ermita ikustera hurbilduko gara. Itzultzeko, Hernaniko erdiguneko geltokian hartuko dugu trena berriz ere.

ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.

IZENA EMATEA:

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.

Izen ematea