
Ekitaldiak Search and Views Navigation
Otsaila 2020
Alberto Cáceres: Berrio eta Ortiz, 51 urte Naranjo de Bulneseko tragedia
Alberto (Tito) Caceres bazkideak, "Berrio eta Ortiz, 51 urte Naranjo de Bulneseko tragedia" izeneko proiekzioa aurkeztuko du. Proiekzio honek, Naranjo de Bulnesera egindako neguko lehen igoera eta 1969an gertatutako istripua kontatu baita bere esperientziaz hitz eginten du.
Ikusi gehiago »Eskolartekoak: Udalaitz
Eskolartekoak: Udalaitz
Ikusi gehiago »Haurren eski ikastaroa
Haurren eski ikastaroa
Ikusi gehiago »Urdazuriko bira: 5. etapa: Zugarramurdi-Lizuniaga
<!--TESTUA--> AUTOBUSA: 7:30ean Errenterian (Alamedako geltokian) eta 7:35ean Lintzirinen (hotelaren atzean) IZENA EMAN: Ohi bezala. Astearte eta ostegunetan 19:00-21:30 bitartean, gure egoitzan edo 943-527879 telefonoan. Edo web formulario hau betez: https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2020-02-15-urdazubiko-bira ARTXIBOEN DESKARGA Karpeta publico honetan: https://onedrive.live.com/?id=C7432AF8BBF5BF78%212496&cid=C7432AF8BBF5BF78 Baita ere webgune honen "Deskargak" atalean aurki daitezke, karpetaz karpeta ibiliz: Deskargak > irteerak > talde hau > proiektu hau > etapa hau GOOGLE MAPS @ <!-- VER FOTOS: AQUI --> <!--PERFIL-->
Ikusi gehiago »Tibur Alzualde: Tajo garaia 2019ko maiatza
Tibur Alzualde bazkideak, "Tajo garaia 2019ko maiatza" izeneko proiekzioa aurkeztuko du. Proiekzio honek, Mejinatik Albarracineraino egindako bidaiaren argazkiak proiektatzen ditu. Bestalde, dokumentalari buruzko esposizioa ikus dezakezue, lokala sarreran, astearte eta ostegunetako ohiko ordutegian.
Ikusi gehiago »Martxoa 2020
Eslovenia 2019 (Pili Álvarez)
Bazkide den Pili Alvarezek, "Eslovenia 2019" izeneko proiekzioa aurkeztuko du gure egoitzan. Proiekzio honek 2019ko abuztuan Esloveniara eginiko bidalia proeiktatzen du: Triglav, Alpes Julianos... ezagutuz. Mendi aldean eginiko oporraldia: natura, mendia, herrialdea... egindako bidaiaren argazkiak proiektatzen ditu. Bestalde, dokumentalari buruzko esposizioa ikus dezakezue, lokaleko sarreran, ohiko ordutegian.
Ikusi gehiago »Uztaila 2020
2019ko Urteko Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusia
2020ko uztailaren 2an,osteguna, urteroko Ohiko Batzarra antolatuko dugu. Lehenengo deia arratsaldeko 7:30etan izango da eta bigarrena 8:00etan, Juan de Olazabal 23 kalean. Ondoren ezohiko batzarra egingo da, zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko prozesua hasteko helburuarekin. GAI ZERRENDA Ohiko Batzarra 1. Aurreko Batzarraren aktaren onarpena, hau elkarteko iragarki-taulan ikusgai egongo da 2. 2019 urteari dagokion Txostenaren irakurketa. 3. Kontu-balantzea 2019ko abenduaren 31 arte. 4. Galde erreguak. Ezohiko Batzarra 1. Hauteskunde-batzordearen aukeraketa 2. Hauteskunde egutegiaren onarpena
Ikusi gehiago »Azaroa 2020
Kollage erraldoia
Kollage erraldoian parte hartzera animatu nahi zaituztegu!! Osasun egoera berezi hau hasi zenetik elkarteko jarduera guztiak bertan behera gelditu ziren baina seguruenik zuek jarraituko zenuten nola edo hala mendiaz gozatzen. Egoera normal batean, orain, azaroan, beste hainbat jarduerarekin batera Urdaburu eguna ospatuko genukeen baina aurten ezinezkoa izango zaigu. Zuekin bat egiteko asmoz, honako erronka proposatzen dizuegu: bazkideen argazkiz osatutako kollage bat osatzea!! Horretarako zuen argazkiak beharko ditugu, bigarren alarma egoeran sartu ginenetik, hau da, urriaren 25etik eta abenduaren 20a bitartean,…
Ikusi gehiago »Azaroa 2021
Artikutza
Urdaburu Mendizale Elkarteak Artikutzara mendi irteera antolatu du azaroak 20rako. Ibilaldia: Artikutza herrian hasi eta 3 burdinolen arrastoak bisitatuko ditugu: Goizarin, Elama eta Urdallue. Azkenik hustu berri den Enobieta urtegia goitik ikusi eta Artikutzara iritsiko gara berriro. Denera distantzia 15 km izango dira, gainbehera 400 m eta 5,30 ordu inguruko iraupena. Kontuan hartuta ibilbidea ez dela oso luzea izango, goizeko txangoa izango da. Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik, eta 7,35 Lintzirinetik (Hotelaren atzeko aldean). Izena eman nahi dutenek…
Ikusi gehiago »Mendira egokitutako Ipar martxa ikastaroa
Ikastaroa Marijo Villalba irakaslearen eskutik izango da. lkastaroa elkartean izango da, Juan de Olazabal 23. Bertan teknika ikasi eta ondoren paseoa Arramendi parkeraino. Ez dira makilak ekarri behar, irakasleak utziko dizkigu. https://youtu.be/5M-hKHVaMDc
Ikusi gehiago »