
Ekitaldiak Search and Views Navigation
Urtarrila 2019
Urte berria: Urdaburura igoera
Animatzen zaretenontzat 2019ko lehen egunean URDABURU mendia igoko dugu. Erreferentzia bezala bakarrik (konpromezuz betetako eguna izan ohi da hau), nahi eta ahal duzuenokin, 9:30ean Idoian (Susperregin) geratzea proposatzen dugu, eta 10:30-11:00ak artean tontorrean urte berriari ongietorria emango diogu.
Ikusi gehiago »Jaizkibel miragarria, Pasaiatik Hondarribiara
Datorren ostegunean, hilaren 10an arratsaldeko 20:00etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23) elkarteko bazkide den Carlos Bayonek Jaizkibeli (Jaizkibel miragarria, Pasaiatik Hondarribiara) buruzko argazki emanaldia eskainiko du.
Ikusi gehiago »GR-85: 6.Etapa: Frías – Cillaperlata
<!-- ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN --> <!-- PERFILA--> ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN <!-- TESTUA--> AUTOBUSA: 7:30ean Errenterian (Alamedako geltokian) eta 7:45ean Aritzetan IZENA EMAN: Ohi bezala. Astearte eta ostegunetan 19:00-21:30 bitartean, gure egoitzan edo 943-527879 telefonoan. Edo web formulario hau betez: https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/gr-85 ARTXIBOEN DESKARGA Karpeta publico honetan: https://onedrive.live.com/?id=C7432AF8BBF5BF78%212287&cid=C7432AF8BBF5BF78 Baita ere webgune honen "Deskargak" atalean aurki daitezke, karpetaz karpeta ibiliz: Deskargak > irteerak > talde hau > proiektu hau > etapa hau GOOGLE MAPS
Ikusi gehiago »Iraupen eskiko ikastaroa / irteera
Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta urdaburuko bazkideak izango dira monitoreak. Ikastaroa egin nahi ez duenak, eskiatzera soilik etorri daiteke. Elurraren arabera, Pont D´Espagne edo Val D'Azunen izango da jarduera eta Lourdes inguruan egingo dugu lo, Aspin-en-Lavedanen. Prezioa 75€ (Autobusa + ostatua gosariarekin). Afaltzeko bakoitzak eraman behar du berea eta han elkartuko gara denak txoko batean elkarrekin afaltzeko. Elkarteko materiala erabiliko da, beraz interesatuak zaudetenak eta eskiak/botak behar izanez gero, urtarrilaren 25ean pasa elkartetik pasa materiala erreserbatzeko. Irteera goizeko 7:00etan izango…
Ikusi gehiago »Eskolartekoak: Orientazioa (Irukurutzeta)
Eskolartekoak: Orientazioa (Irukurutzeta)
Ikusi gehiago »Otsaila 2019
Eskolartekoen iraupen eski ikastaroa
Aspaldiko partez eta zuen eskaerei erantzunez, otsailaren 2an eta 3an URDABURU MENDIZALE ELKARTEAK haurrentzat iraupen eskiko ikastaroa antolatu du. Somporteko eski estazioan izango da eta alojamendua El águila aterpetxean (Candanchún) izango da. 2005 etik 2010 arte jaio diren haurrek, parte har dezakete, hau da LH3. mailatik 2. DBHra artekoek eta DENEK eraman behar dute gutxienez arduradun bat (arduradun batek gehienez hiru haur eraman ditzake). Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa izango da helduentzat eta 50 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan autobusa eta ostatua sartuko da (larunbateko afaria eta…
Ikusi gehiago »




