Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Iraupen martxak

12 Maiatza

URDABURUREN 2024ko MARTXAK
2024ko maiatzak 12 (igandea)

Aurten 2 IBILBIDE egingo dira:
○ LUZEA-46km: XXV. Oiartzun ibaiaren arroari bira. (EHko martxen Zirkuiturako baliogarria)
○ MOTZA-20km: Jaizkibel


LUZEA: Irteera 7:00
XXV. OIARTZUN IBAIAREN ARROARI BIRA (46 km – 2400 m)
Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuituaren barne
ERRENTERIA [K]- (San Marcos) – Listorreta – ALDURA (544)▲ [K.1] – Zaria (625)▲ – UZPURU [K.2] – Bunaniarri (774)▲ – (Bianditz) – Errenga (784)▲ – ARITXULEGI [K.3] – Elurretxe – GURUTZE [K.4] – Gaintxurizketa – (JAIZKIBEL [K.5]) – Lezo – ERRENTERIA [K]


MOTZA: Irteera 8:00
JAIZKIBEL (20 km – 750 m)
ERRENTERIA [K] – Arragua – Arkale – Maldaburu [K.1] – Gaintxurizketa – paradorea – Jaizkibel (545)▲ – antena [K.2] – Lezo – ERRENTERIA [K]


IRTEERA ETA AMAIERA:
2024ko maiatzaren 12 igandea. Errenteriako gure egoitzan (Juan Olazabal 23 kalean).
LUZEA (46km) 7:00tan ; MOTZA (20km) 8:00tan

IZEN-EMATEA:
1) AURREZ: apirilaren 15etik maiatzaren 9ra Zirkuituaren web orrian: http://www.zirkuitua.com/IzenEmate/Pages/DetallesILI.php?club=351&lng=eus (beheragoko leihoan ere sar zaitezkete bertara).
2) EGUNEAN BERTAN: Irteera puntuan. 6:30etik aurrera (luzea) eta 7:30etik aurrera (motza).

ORDAINKETA:
1) Aurrezko izen emateak: LUZEA: 10€ ; MOTZA: 5€.. Txartel bidez Zirkuitueren web orrian, izen-emateko unean.
2) Egunean izen emanda. LUZEA: 15€; MOTZA: 10€

BESTELAKOAK:

Jan-edana:
Ondorengo kontrol postuetan janaria eta edaria egongo da:
LUZEA: Uzpuru, Aritxulegi, Gurutze, Jaizkibel eta amaiera.
MOTZA: Jaizkibel eta amaieran

Ordutegiak: ez da lasterketa bat. Gutxieneko (6 km/h) eta gehieneko ordutegi hauek daude (ordutegi aurretik kontrol eta anoa postuak ez daude ziurtatuta):
LUZEA: Aldura (8:50-9:50) ; Uzpuru (9:45-11:10) ; Aritxulegi (10:55-13:00) ; Gurutze (12:40-15:45) ; Jaizkibel (13:40-17:30) ; Amaiera (14:35-19:30)
MOTZA: Maldaburu (9:00-9:50) ; Jaizkibel (10:20-12:20) ; Amaiera (11:20-14:00)


ZIRKUITUA:
Hauek dira Zirkuituko link garrantzitsuenak gure martxara:
Gure martxa ; Izen emateko FORMULARIOA ; Parte hartzaileen zerrenda

Leiho honen barruan ere erabil dezakezue: izena eman, zerrendak ikusi, etb…..


DESKARGATZEKO ARTXIBOAK:
Martxari buruzko guztia (oinarriak, mapa, perfila, tracka, GoogleEarth, etb…. ) ondorengo karpeta publiko honetan duzue: https://onedrive.live.com/?authkey=%21AG8J0LTuieX%2DlgQ&id=C7432AF8BBF5BF78%213245&cid=C7432AF8BBF5BF78

GOOGLE MAPS:

Zehaztasunak

Data:
12 Maiatza