Aurrepirineora irteera burutu dugu

ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
Ibilaldi ederrak izan dira ekainak 8-9 asteburu honetan egindakoak eta eguraldia portatu da, tontorretan haizearekin freskoa eta behekaldetan bero piska bat pasa dugularik. Bi txangoak Zaragozatik zehar izan dira.
Larunbatean eguraldi eguzkitsuaz Longás eta Biel herriak lotzen zituen trabesia egin genuen, Santo Domingo mendizerratik zehar. Lehenik Longás portua eta hurbileko kobazulo bat bisitatu genituen, eta gero Santo Domingo tontorretara igo. Bi tontorren arteko lepoko ermitan otartekoa egin eta “Los Tablados” izeneko lepora jaitsi ginen, hemendik kordal oso batez Biel herrian amaitzeko. Bertako El Caserío jatetxean bapo afaldu eta herriko aterpetxean egin genuen lo.
Igandean txango zirkularra izan zen Biel herritik, eta goizeko lehen orduan 4 tanta besterik ez genituen izan. Lusesiako mendizerrara igo eta bertako tontorretatik zehar Puig Moné azken kotara heldu ginen. Mendi lasterketa bat hemendik igarotzen zen baina gutxigatik ez genuen topo egin, beste jaitsiera luzeago bat aurreikusita genuelako Pozo Pígalora. Hemen hamaiketakoa egin eta batzuk uretan murgildu ziren. Oraindik txango erdia geratzen zen, bide ederretatik joan zena. Mal Paso kordala zeharkatzen duen lepo batetara igo eta hemendik Biel herrira jaitsi ginen, bertako albergean bazkalduz. Gero pote bat hartu eta autobusa 19:15 inguruan heldu zen Errenteriara.

Iruzkina utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude