2022ko bizikloia ospatu genuen

Pasa den 2022ko azaroaren 26an, larunbata, 33. bizikloia edo 17. Eneko Arzelus memoriala ospatu zen. Bi urteko etenaren ostean hain erantzun ona eta jende berria izateak poztu gintuen. Eguraldia lagun izan genuen izan genuen eta denera 23 partehartzaile: 19 gizon eta 4 emakume, 9 banaka eta 7 bikote. Aurten irteera puntua aldatu behar izan zen, Mateoko aparkalekuaren ordez Baleio sagardotegi albokoa. Baina hau kenduta betiko ibilbidea izan zen, Sorondora txirrunduz 7 km eta bertan 7 km-ko krosa: Sorondo-Irubideta-Ozentzio-Sorondo. Lasterketaren ondoren gure egoitzan merienda eta opari banaketa egin zen, giro ezin hobean.
Partehartzile, denborak eta sailkapenak ikusi/deskargatu: https://onedrive.live.com/view.aspx?resid=C7432AF8BBF5BF78!2726&ithint=file%2cdocx&authkey=!ABqYxrjpct6LUS0
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720304125029/