2022ko Urdabururen eguna ospatu genuen

Pasa den 2022ko azaroaren 27an, igandea, aspaldiko partez eta bi urteko etenaldiaren ostean, Urdabururen egun jendetsua ospatu ahal izan genuen, eguraldi bikaina eta epela lagun izan genuelarik. Azken aldietan bezalaxe, 8:00tan irtenda eskolarrek eta gurasoek, 8:00tan irtenda, Listorreta-Urdaburu-Listorreta txangoa egin zuten; eta helduek 7:30ean irtenda Arritxulo-Endara-Domiko-Bidango-Bianditz-Arritxulo txango ederra. Gero denek 14:30ean Arritxulon elkarrekin bazkaltzeko. Ezusteko bakarra eskolarren autobusak arazo txiki batengatik, autobusa aldatu behar izan zuela eta txangoa 45 minutu atzeratu zela. Hala ere helduak 13:45ean heldu ziren aterpera eta eskolarrak eta guarsoak 14:15ean. Talde argazki bat atera ostean bazkaltzera sartu ginen, helduentzat ohiko babarrun jatea eta haurrentzat haur menua. Denak sartzen ez ginenez bi txandatan banatu behar izan genuen, haurrek lehenik eta helduak gero. Egun gogoangarria 17:30ean etxera bueltatzeko unea iritsi zen arte.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720304112045/