Abuztuan Andorrara egingo dugun bidaiaren berri eman nahi dizuegu. Hemen duzue informazioa:
Data: Abuztuaren 20tik (igandea) – abuztuaren 26ra (larunbata).
Prezioa: 450 € federatuak, bestela 3,5 €/eguneko gehitu beharko zaio.
- Plaza egokitu bazaizu, 100 € sartu beharko duzu seinale gisa. Gainerako dirua (350 €) uztailean sartuko duzue . Baja izanez gero, dirua itzuliko da soilik baldin eta utzitako plaza betetzen bada.
- Garraioa + 6 gau Himalaia hotelean (Soldeu herrian) , mantenu erdia (edariak aparte).
Plaza kopurua: 50
Izen ematearen ordena errespetatuko da.
Izena emateko epea:
Martxoaren 23ko arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Urdaburuko bazkideentzat; eta martxoaren 30eko gaueko 21:00etatik aurrera beste guztientzat.
Izena eman nahi dutenek hurrengo formularioaren bitartez egin dezakete:
Izen ematea
Hala ere nahi dutenek gure egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
Bidaiaren plana:
Abuztuak 20, igandea: Bidaia.
Abuztuak 21, astelehena: SOLDEU-ESTANYS de SISCARÓ-PIC DE PORT VELL-PAS DE LES VAQUES (2560M)-SOLDEU zirkularra.
Abuztuak 22, asteartea: PICS DE FONTNEGRA (2.879 m) zeharkaldia eta PIC DE LA MINA.
Abuztuak 23, asteazkena: P.N. SORTENY- PIC ESTANYÓ (2.915 m) – VALL DEL RIU-RANSOL zeharkaldia.
Abuztuak 24, osteguna: ALT DE GRIU (2875 m) zirkularra. Arratsaldean CALDEA.
Abuztuak 25, ostirala: PIC DE FONTBLANCA (2903m) zirkularra.
Abuztuak 26, larunbata: Itzulera Errenteriara.
Eguraldiagatik edo mendiko gidarien erabakiz, programa hau aldatu daiteke.