Andorrara bidaia 2023

Abuztuan Andorrara egingo dugun bidaiaren berri eman nahi dizuegu. Hemen duzue informazioa:
DataAbuztuaren 20tik (igandea) – abuztuaren 26ra (larunbata).

Prezioa: 450 € federatuak, bestela 3,5 €/eguneko gehitu beharko zaio.

  • Plaza egokitu bazaizu, 100 € sartu beharko duzu seinale gisa. Gainerako dirua (350 €) uztailean sartuko duzue . Baja izanez gero, dirua itzuliko da soilik baldin eta utzitako plaza betetzen bada.
  • Garraioa + 6 gau Himalaia hotelean (Soldeu herrian) , mantenu erdia (edariak aparte).

Plaza kopurua: 50 

Izen ematearen ordena errespetatuko da.

Izena emateko epea:

Martxoaren 23ko arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Urdaburuko bazkideentzat; eta martxoaren 30eko gaueko 21:00etatik aurrera beste guztientzat.

Izena eman nahi dutenek hurrengo formularioaren bitartez egin dezakete: 

Izen ematea

Hala ere nahi dutenek gure egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.

Bidaiaren plana:

Abuztuak 20, igandea: Bidaia.

Abuztuak 21, astelehena: SOLDEU-ESTANYS de SISCARÓ-PIC DE PORT VELL-PAS DE LES VAQUES (2560M)-SOLDEU zirkularra.

Abuztuak 22, asteartea: PICS DE FONTNEGRA (2.879 m) zeharkaldia eta PIC DE LA MINA.

Abuztuak 23, asteazkena: P.N. SORTENY- PIC ESTANYÓ (2.915 m) – VALL DEL RIU-RANSOL zeharkaldia.

Abuztuak 24, osteguna:  ALT DE GRIU (2875 m) zirkularra. Arratsaldean CALDEA.

Abuztuak 25, ostirala:  PIC DE FONTBLANCA (2903m) zirkularra.

Abuztuak 26, larunbata: Itzulera Errenteriara.

Eguraldiagatik edo mendiko gidarien erabakiz, programa hau aldatu daiteke.