Datorren maiatzaren 27rako, bodega batera bisita gidatua eta bazkaria antolatu ditugu. Aurretik, Artxabal mendira (1.168 m) igoko gara 3 orduko mendi ibilaldia eginez.
Irteera 07:00etan izango da Zumardiko bus geltokitik (Panier), hala ere, nahi duenak autobusa hartu ahal izango du Aritzetan 07:15ean. Handik Rivaseko mendatera (Araba) joango gara, Artxabal mendia igotzeko abiapuntura. Ondoren, El Contador bodegan (San Vicente de la Sonsierra – Errioxa) bisita gidatua egingo dugu dastaketa eta aperitiboa barne. Ondoren, Bastidako (Araba) Alai jatetxean bazkalduko dugu.
Irteeraren prezioa 55 eurokoa izango da, eta busean ordainduko da. Bazkideek lehantasuna izango dute. Plazak mugatuak dira, 50 pertsona.
Izena emateko epea:
Maiatzaren 9an arratsaldeko 21:00etatik aurrera, Urdaburuko bazkideentzat; eta maiatzaren 16an arratsaldeko 21:00etatik aurrera beste guztientzat. Idazkaritzara jo dezakezue astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943527879 telefonora deituz, egun eta ordu berean, edo honako inprimaki honen bidez: