Argazki emanaldia: “Errenteria-Cabo Norte. En busca del sol de media noche”. Urdaburuko ekitaldiak

Urtarrilaren 18an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Jon Unzuetak “Errenteria- Cabo Norte. Gauerdiko eguzkiaren bila” argazki emanaldia emango du. 

Bi hilabeteko bidaia furgonetan, Europako punturik iparraldekoenera iristeko eta gauerdiko eguzkiarekin bat egiteko.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.