Arabako birako 13. etapa burutu genuen San Zadorniletik Lalastrara

Atzo, martxoak 16, Arabako birako 13. etapa burutu genuen San Zadorniletik Lalastrara 61 partehartzailerekin. Eguraldi bikaina eta epela izan genuen eta ibilbide zoragarria Valderejotik zehar. 9:45ean irten eta Villafría herria igarota, Santa Ana mendiaaren lepoan egin genuen hamaiketakoa. Tontorraren ostean Purón ibaira jaitsi eta bere arroil famatutik igo ginen Ribera abandonatutako herrira, hemendik bailaran gora Lalastran amaituz, 15:15 aldera. Bertan bazkaldu genuen, kalean.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720315513383