Argazki emanaldia: “Atlas-era egindako espedizioa”. Urdaburuko ekitaldiak

Martxoaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Juan Esteban Aguirre Karrikirik “Atlas-era egindako espedizioa” argazki emanaldia emango du. 

Espedizio horretan, aipatutako Karri-ez gain, Jon Unzueta, Jon Zumalabe, Amaia Elizondo, Mateo, Puri eta José Ignacio Letek ere parte hartu zuten. Ez ditugu ahaztu behar Julio eta José Mari, Toubkal 4167 m. konkistatu zutenak. Jaitsieran Cecilio eta Katirekin elkartu ziren basamortua bisitatzeko.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.