Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak hiru eguneko Ipar martxako irteera antolatu du Logroñora ekainaren 7, 8 eta 9ko astebukaerarako.
Irteeraren informazioa:
PLANA: Goizean Ipar martxako ibilaldia egingo dugu eta arratsaldean libre.
OSTIRALA 7: Logroñoko Ebroko erribera (10 km)
LARUNBATA 8: Logroño – Biana – Logroño (14 km)
IGANDEA 9: Logroño – Iregua – Logroño (14 km)
GARRAIOA: Kotxe partikularretan joango gara (hitz egingo dugu, ahal den kotxe gutxien eramateko)
NON LO eta JAN: Logroñoko “La Playa” kanpinean egingo dugu lo, 8 pertsonentzako bungalowetan. Otorduak bungalowetan egingo ditugu, azken egunean izan ezik, jatetxe batean bazkalduko baitugu, bungalowak 12:00etan utzi behar baitira.
PREZIOA: Lo egitea 55€ (gutxi gorabeherako prezioa da, plaza guztiak betetzen badira), prezio honetan ez dira otorduak ezta bidaia sartzen. Plaza mugatuak. Plaza baduzu (konfirmazio emaila jasoko duzu) eta 55€-ko ingresoa egin beharko duzu elkarteko kontu korrontean erreserba gauzatua gelditzeko.
IZENA EMATEA:
-apirilaren 25etik – maiatzaren 2 arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: