Ipar martxako irteera: Urtarrilak 13

Urtarrilaren 13an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Egun honetarako bi aukera egongo dira, eta eguraldiaren arabera aukeratuko da zein egin.

Eguraldia ez bada ona:

Topagunea: Lezoko trenaren geltokian (gogoratu ez dela Topoa) 7:55ean, trena 8:04ean ateratzen da. Ez da inor itxoingo. Edo Tolosako treneko 2. geltokian, 8:50ean.

Ibilbidea: Tolosa (Oria ibaia, Elosegi, Zabalarreta eta Zumardi handia parkeak eta San Blas ermita) 9 km inguru izango dira. Ibilbidea urbanoa da, beraz, asfaltoaren gainetik ibiliko garenez kirol oinetakoekin nahikoa izango da. Beti bezala, ipar martxako makilak eraman behar dira.


Hiru link atxikitzen ditugu parkeetako informazioarekin:

https://turismoa.tolosa.eus/es/ver/parques-y-barrios-rurales/parque-el%C3%B3segui

https://turismoa.tolosa.eus/es/ver/parques-y-barrios-rurales/zabalarreta

https://turismoa.tolosa.eus/es/ver/parques-y-barrios-rurales/prado-grande

Tingladotik pasako gara eta azoka larunbatetan egiten denez, ibilbidearen amaieran, ikusteko aukera izango dugu.

https://turismoa.tolosa.eus/es/planes/mercado-tolosa/3-plazas-y-sus-caracter%C3%ADsticas

Eguraldia ona bada:
Izarrak Añabitarten (zerua garbia behar da izarrak ikusteko)

Topagunea: Arratsaldeko 18:00etan Orereta Ikastolako Añabitarteko eraikinean.

Ibilbidea: Ikastolatik, ipar martxa egiten, San Markosera igo eta jetsiko gara. 20:00ak aldera ikastolako baserrian zerbait jan eta astronomo batek izarrak ezagutzen lagunduko digu.

IZENA EMATEA:

-urtarrilaren 3tik – urtarrilaren 10a arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea