Ipar martxako irteera: Martxoaren 8

Martxoaren 8an, igandea, antolatu dugun aurtengo Ipar Martxaren hirugarren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

TOPAGUNEA: La Burundesa autobusa hartuko dugu 8:45ean Iztietako geldtokian (Irun norazkoan), horretarako 8:35ean bertako geltokian geldituko gara.OHAR GARRANTZITSUA: Bakoitzak online hartu behar du bere autobuseko billetea, 2,70 euro.
Hemen duzue esteka:
https://regular.autobusing.es/venta/index?locale=eu

Autobusean, egun berdinean, eros daiteke ere, baina asko izango bagina edo, gu baino lehen beste talde bat sartuko balitz, lekurik gabe gera zintezke.Online egiteko datuak:

Jatorria: Errenteria (norbait beste geltoki batean igoko bada, dagokion geltokia aukera dezala, autobusa Donostian hasten da, gero Errenteria, Irun, Behobia, Bera).

Helmuga: Bera Aguerra

Eguna: martxoaren 8a, IGANDEA

Ordua:
-Donostian 8:30ean

-Errenterian 8:45ean

-Irunen, geltokiaren arabera 8:55/9:00ean

IBILBIDEA: “Bera-Ficoba”, 16 kmtroko luzera izango du, eta ez du desnibelik izango.

ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.

IZENA EMATEA:

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.

Izen ematea