Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Sagardotegi irteera: Errenteria-Larregain

9 Martxoaren @ 08:30

Larregain sagardotegian bazkaria antolatu dugu. Bertara oinez joateko, Urdaburuko lokaletik aterako gara (Juan de Olazabal 23), goizeko 8:30ean. Larregain sagardotegian bazkaldu ondoren, 17:00ak inguru autobusez itzuliko gara Errenteriara. Nahi duenak aldatzeko arropa eraman dezala bere motxilan.

Bazkaria + autobusak, 47 euro balioko du. Bazkideek lehentasuna izango dute. Plazak mugatuak dira, 50 pertsona.

Izena emateko epea: Otsailaren 27an arratsaldeko 21:00etatik martxoaren 5ean arratsaldeko 19:00ak arte. Martxoaren 5ean mezu bat jasoko duzue plaza egokitu bazaizue eta kontu korronte zenbakia bidaliko dizuegu diru sarrera egin dezazuen. Idazkaritzara jo dezakezue astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943527879 telefonora deituz, egun eta ordu berean, edo honako formulario honen bidez:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/sagardotegia-2024-03-09 

Ibilbidearen mapa+tracka:

https://onedrive.live.com/?authkey=%21AIC9pf4sINmmB7w&id=C7432AF8BBF5BF78%213189&cid=C7432AF8BBF5BF78

GOOGLE MAPS:

Zehaztasunak

Data:
9 Martxoaren
Ordua:
08:30
Kategoria Ekitaldi: