NORDIC WALKING: Mendira egokitutako Ipar martxa ikastaroa


Martxoak 26an antolatu dugun Ipar Martxaren (Nordic Walking) ikastaroaren berri eman nahi dizugu: 

Ikastaroa Marijo Villalba irakaslearen eskutik izango da.

Data:      martxoaren 26, larunbata, 10:00etatik -13:00etara (3 ordu).

Lekua:   Gaztainoko frontoian. Teknika ikasi eta ondoren paseoa Arramendi parkeraino.

Plazak: 10 gutxienez eta 20 gehienez.

Prezioa:   Bazkideak: 20 euro

                 Bazkideak ez direnak: 30 euro.

Ez dira makilak ekarri behar, irakasleak utziko dizkigu.

Izen emate epea:

martxoaren 8tik – martxoaren 22ra arte.

Urdaburuko bazkideek lehentasuna izango dute.

Izen ematea Urdaburuko lokalean egingo da, idazkaritzan aurrez-aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: 

Nordic Walking ikastaroa

Izen emate ordenaz beteko dira plazak. Plaza konfirmatzen den momentuan egingo da ordainketa.