Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Urdabururen eguna

29 Azaroaren

Urtero bezela, azaroaren 29an, igandea, Urdabururen eguna ospatuko dugu. Mendi irteera egin ondoren bazkari bat egingo dugu Tolaren. Bai mendi irteeran, eta bai bazkarian parte hartzeko ere izena eman beharko da. Plaza kopurua mugatua denez, lehentasuna bazkideei emango zaie. Irteeran edo bazkarian izena emateko azkeneko eguna azaroaren 18a da.

  • BAZKARIA: 14:30. Tolare jatetxean (Oiartzun, Ergoien)

– Menua helduak: Larraundi menua: Urdaiazpiko iberikoa, zainzuriak maionesarekin, bakailaoz beteriko piperrak pikillo saltsarekin, ganba eta baratxuri fresko nahaskia, txahal koxkorra gisatua barazki saltsan eta moka tarta marrubi pure finaren gainean eta izozkia. (edaria eta kafea barne)
– Menua haurrak: espagetiak, eskalopea, izozkia, ura, freskagarria eta ogia.

  • ORDAINKETA: helduen bazkaria 20€. haurren bazkaria 10€ (autobusa dohan).

Dirua ingresatzeko ondorengo kontu zenbaki batean, kontzeptu bezala jar ezazu: URDABURU eta izen-abizenak.

– LABORALKUTXA – ES73  3035 0011 25 0110061096

– KUTXABANK – ES03 2095 5064 81 1061054614

  • ITZULERA: 17:30ak aldera (autobusa)

************************

TXANGOAK

Hiru txango ezberdin burutuko dira eta dagokion izen ematea egin ahal izateko hona hemen informazioa:

1) HELDUEN txangoa, EDO BAZKARIRA SOILIK:

Ibilbidea:  Ergoien – Urmendi – Munagirre (781) – Oianleku – Pilotasoro – Ergoien  (15km – 800m desnibela, 5 ordu)

Irteera ordua: 8:00ak (Zumardian), autobusean aldatzeko arropa utzi ahal izango da.

Irteera ordua bazkarirako soilik:: 13:45 (Zumardian)

Mendi irteeran edo/eta bazkarirako izena emateko: (helduak)

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2026-urdabururen-eguna/izen-ematea-helduak

2) GURASOEN TXANGOA: 

Ibilbidea, Listorreta-Urdaburu-Listorreta izango da.

Irteera ordua: 8:00ak (Niesseneko autobus geltokian)

Eskolartekoen sailan ibiltzen diren haurren gurasoentzat txangoa. Eskolartekoen ibilbide eta ordutegi berdinak izango ditu. Egin ohi dugun bezala, eskolartekoak aurretik joango dira begirale taldearekin eta gurasoak atzerago. Tontorrean elkartuko dira eta jatsiera elkarrekin egingo dute.

Eskolartekoek ohiko moduan izena emango dute Orereta Ikastolan, azaroak 11tik aurrera, eta bertan adierazi beharko dute bazkaltzen gelditzen diren edo ez.

 

Formulario honetan soilik gurasoek eman behar dute izena eta bazkaltzen geldituko diren edo ez adierazi:

Izen ematea gurasoak:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2026-urdabururen-eguna/izen-ematea-gurasoak

3) TXIKIEN TXANGOA:

Txango hau eskolartekoekin ibiltzen ez diren haurrentzat dago bideratua baina edozein haurrek parte har dezake  beti ere heldu baten ardurapean.

Irteera ordua: 9:00etan Susperregin izango da, norbera bere kabuz bertaratu beharko da.

Ibilbidea, Susperregi-Urdaburu-Susperregi izango da; (Urdaburu tontorrean edo bidean ikastolakoekin elkartuko dira eta ondoren denak batera jaitsiko dira Susperregira).

Txikien mendi irteeran eta bazkarian izena emateko:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2026-urdabururen-eguna/izen-ematea-txikiak

************************

Bestela Izena eman nahi dutenek gure elkartean ere egin dezakete astearte eta ostegunean 19:00etatik 21:00etara edota 943527879 telefonora hots eginez, egun eta ordu berean.

Dena den zalantzarik baduzue jarri kontaktuan telefonoz edota email bidez.

Zehaztasunak

Data:
29 Azaroaren
Kategoria Ekitaldi: