
Ekitaldiak Search and Views Navigation
Azaroa 2021
Urdaburu Eguna 2021
HELDUEN TXANGOA IBILBIDEA: Arrritxulo-Endara-Domiko-Bidango-Bianditz 840-Arritxulo (14,5 km) AUTOBUSA: 7:30 Zumardian ESKOLARTEKOEN OHIKO TXANGOA ETA GURASOAK Ibilbidea: Listorreta – Urdaburu – Listorreta Autobusa: 8:00 (Iztieta) HAUR GAZTEAGOEN IRTEERA (heldu arduradun batekin) Ibilbidea: Susperregi – Urdaburu – Listorreta Autobusa: 8:00 (Susperregi) BAZKARIRA SOILIK JOATEKO AUTOBUSA: 13:45 (Zumardia) BAZKARIA NON: Arritxulo (Oiartzun) ORDUA: 14:30 MENUA: – Helduak: babarrunak sakramentuekin. Prezioa: 20 euro (edaria eta kafe barne ondorengoak aparte) – Haurrak: Zehazteko. Prezioa: 5 euro Itzulera ordua: 17:30ak aldera (autobusa) AURRETIK IZENA EMAN BEHAR…
Ikusi gehiago »Abendua 2021
Argazki emanaldia “Piriniotan ibilaldia”
Elkarteko bazkide den Patxi Otegik "Piriniotan ibilaldia" argazki emanaldia emango du. Argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
Ikusi gehiago »Urdazuriko bira 6. etapa: Lizuniaga-Donibane Lohizune
<!--TESTUA--> AUTOBUSA: 7:30ean Errenterian (Alamedako geltokian) eta 7:35ean Lintzirinen (hotelaren atzean). IZENA EMAN: Ohi bezala. Astearte eta ostegunetan 19:00-21:30 bitartean, gure egoitzan edo 943-527879 telefonoan. Edo web formulario hau betez: https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2021-12-18-urdazubiko-bira ARTXIBOEN DESKARGA Karpeta publico honetan: https://onedrive.live.com/?id=C7432AF8BBF5BF78%212503&cid=C7432AF8BBF5BF78 Baita ere webgune honen "Deskargak" atalean aurki daitezke, karpetaz karpeta ibiliz: Deskargak > irteerak > talde hau > proiektu hau > etapa hau GOOGLE MAPS
Ikusi gehiago »Urdazuriko biraren proiektuaren azken etapa
2020ko martxoaren 13an pandemia hasierak zintzilik utzi zigun etapa burutu berri dugu, Lizuniagatik Donibane Lohizunera, 2021eko abenduaren 18an. Honela 6 etapako proiektu "labur" hau Urdabururen luzeenetako bat bihurtu delarik (26 hilabete). Eguraldi bikaina izan dugu, 34 partehartzaile eta ibilbide ederra Lizuniagatik Donibane Lohizunera, Larrun mendia igoz. ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN ************************* 2020ko martxoaren 13an pandemia hasierak zintzilik utzi zigun etapa burutu berri dugu, 2021eko abenduaren 18an. Honela 6 etapako proiektu "labur" hau Urdabururen luzeenetako bat bihurtu delarik (26 hilabete). Eguraldi bikaina…
Ikusi gehiago »Urtarrila 2022
Iraupen eski Ikastaro-Irteera
Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta Urdaburuko kideak izango dira monitoreak. Ikastaroa egin nahi ez duenak, eskiatzera soilik etorri daiteke. Elurraren arabera, Pont D´Espagne edo Val D´Azunen izango da jarduera eta Lourdes inguruan egingo dugu lo, Aspin-en-Lavedanen. Irteeraren prezioa, ikastaroarekin, 85€ eta, ikastaro gabe, 75€ (autobusa + fortaita + ostatua gosariarekin). Bazkideek 5€ko deskontua izango dute. Plaza mugatuak dira (35). Eskiatzeko materiala ez duenak (eskiak/makilak eta botak) elkartean aloka dezake, eta urtarrilaren 25ean edo 27an pasa beharko du elkartetik materiala jasotzera.…
Ikusi gehiago »Otsaila 2022
Haurrentzako iraupen eski ikastaroa
Ikastaroa haurrentzat zuzenduta dago eta Somporteko eski estazioan izango da. 2009etik 2013ra arte jaio diren haurrek parte har dezakete, hau da LH3. mailatik 2. DBHra artekoek. Gutxienez haur baikoitzeko arduradun bat joan beharko du (arduradun batek gehienez hiru haur eraman ditzake). Irteeraren ordua goizeko 6:00tan izango da, ikastaroaren ordutegia pistetan zehazten digutenean ordua finkatuko dugu. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da haurrentzat eta 50 eurokoa helduentzat. Prezioaren barruan: autobusa, materialaren alokairua, sarrera (fortfaita) eta bi orduko ikastaroa sartzen da. Helduen…
Ikusi gehiago »Tolosaldeko bira: 1.etapa: Tolosa-Berastegi
<!--TESTUA--> AUTOBUSA: 7:30ean Errenterian (Alamedako geltokian) eta 7:45ean Aritzetan. IZENA EMAN: Ohi bezala. Astearte eta ostegunetan 19:00-21:00 bitartean, gure egoitzan edo 943-527879 telefonoan. Edo web formulario hau betez: https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2022-02-19-tolosaldeko-bira ARTXIBOEN DESKARGA Karpeta publico honetan: https://onedrive.live.com/?id=C7432AF8BBF5BF78%212618&cid=C7432AF8BBF5BF78 GOOGLE MAPS
Ikusi gehiago »Martxoa 2022
Haurren iraupen eskiko bigarren ikastaroa
Haurren iraupen eskiko bigarren ikastaroa Somporten izango da, haurrek zein beraien arduradunek jasoko duten ipar eskiko 2 orduko ikastaroa jasoko dute. Lehentasuna emango zaie otsailaren 5ean egin genuen ikastaroan, parte hartu zutenei. Haur bakoitzak arduradun batekin joan beharko du eta arduradun batek hiru haur gehienez eraman ditzake. Irteeraren prezioa 40 euro haurrentzako eta 50 euro arduradunentzako izango da, eta prezio horren barruan bidaia, ikastaroa, forfaita eta material alokairua sartzen da. Izena emateko formularioa irekita izango duzue otsailak 17ra arte. Plaza…
Ikusi gehiago »